Patxi Iraola
Itxura
Patxi Iraola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaldibia, 1933ko apirilaren 24a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2019ko apirilaren 27a (86 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Patxi Iraola Garmendia (Zaldibia, 1933ko apirilaren 24a - Zaldibia, 2019ko apirilaren 27a) gipuzkoar bertsolaria, epailea eta gai-jartzailea izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaldibiako Olegi baserrian jaio zen, 1933ko apirilaren 24an. Bertsozaletasuna gurasoengandik zetorkion. Aita bertsotan aritzen zen tabernatan eta elkartetan. Amak, berriz, bertso zaharrak kantatzeko ohitura zuen.[1]
1965ean hasi zen bertsotan jendaurrean, bere herriko plazan. 1971n Osinalde saria irabazi zuen. Hiru urte geroago, 1974an, Zepai saria irabazi zuen. 1980ko eta 1982ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan parte hartu zuen. 2009an bere bizitza, bizipenak eta bertsoak jasotzen dituen Naizen apurra liburua argitaratu zuen.[1][2]
2019ko apirilaren 27an hil zen Zaldibian.[1][3][4]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Naizen apurra (2009, Auspoa)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Osinalde saria (1971)
- Zepai saria (1974)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Madinabeitia, Tere. (2019ko apirilaren 27an). «Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra hil da» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2019ko apirilaren 29a).
- ↑ Garate, Miren. (2019ko apirilaren 28a). Mahai bueltako bertsolaria. (Noiz kontsultatua: 2019ko apirilaren 29a).
- ↑ «Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra hil da» Berria 2019ko apirilaren 27an (Noiz kontsultatua: 2019ko apirilaren 29a).
- ↑ «Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra hil da» Diario Vasco 2019ko apirilaren 27an (Noiz kontsultatua: 2019ko apirilaren 29a).